Juan Ignacio Perez Iglesiasi eman diote 2019ko Eusko Ikaskuntza Saria
HERNANI. Atzo banatu zituzten Eusko Ikaskuntza Sariak, Txillida Leku museoan, Hernanin (Gipuzkoa). Juan Ignacio Perez Iglesiasek jaso zuen Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria; Biologiako doktore eta Fisiologiako katedraduna da Perez Iglesias, eta EHUko errektore ere izana da. Aurten, lehen aldiz, Gazte Saria ere eman dute, gazteen jarduna aitortzeko: Aizpea de Atxa artistak jaso zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu