Mendiak kontuak babesteko eskatu dio oposizioari
BILBO. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak EH Bilduri, Elkarrekin Podemosi eta PPri eskatu die onar ditzatela 2020rako aurrekontuak eta ez dezatela «beste alde batera» begiratu. Azaldu duenez, osoko bilkuretan taldeak gai izan dira «batzuetan aho batez» ados jartzeko «politikoki esangura handiko» gaietan, eta, beraz, Mendiak ez luke ulertuko «politika horiek gauzatzeko aurrekontuei» kontra egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu