Akordiorik ez da izan BBVA eta Sabadell bankuen artean

BBVAk ordaindu beharreko prezioak eta buruzagitzako karguen banaketak bat egiteko saioa eragotzi dute

BBVAren bulego bat, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE.
2020ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
MADRIL. BBVAk ez du Sabadell irentsiko. Oraingoz ez, bederen. Bi astez negoziatzen aritu da Bilbon sortutako bankua Kataluniako finantza erakundearekin, baina akordiorik gabe amaitu dituzte elkarrizketak. Diru kontuak izan dira desadostasunetako bat. Sabadelli iruditu zaio BBVAk ordaindu nahi zuen prezioak ez zuela kontuan hartu «negozioaren potentziala eta bankuaren independentziaren galera».

Baina, zenbait iturriren arabera, karguen banaketak ere eragotzi du batuketa. BBVAren asmoa zen banku berria kontrolatzen jarraitzea; azken finean, bera da handiena eta fusio baten behar gutxien duena. Baina Sabadellek ez zuen besterik gabe BBVAn sartu nahi, eta eskatu zuen Josep Oliu ere izatea banku berrituko presidente, BBVAko Carlos Torresekin batera. Beste aukera bat zen Oliu izatea presidenteordea, baina horrek ere bazuen arrisku bat: Villarejo auzian ikerketapean dago BBVA, eta Torres auzipetuko balute eta presidente izateari utzi beharko balio, boterea Oliuren eskuetan gera litekeelako.

Burtsak Sabadell zigortu du(-%13,5) eta BBVA saritu (+%5). Izan ere, Kataluniako bankuak egoera ahulean jarraitzen du, eta derrigorrez indartu behar du bere balantzea, kapital eskasia baitu. Oliuk azaldu du saldu egingo duela Erresuma Batuko filiala, TSB izenekoa, eta bakarrik jarraitzen saiatuko dela. Analistek, ordea, ez dute fusioen kinieletatik kendu, eta askok ez dute baztertzen berriro BBVAren atea jo behar izatea.

BBVAk, berriz, erabaki behar du zer egin nahi duen bereAEBetako adarrarekin lortuko dituen 9.700 milioi euroekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.