Euskal preso eta iheslarien aldeko oihu eta keinuak

Presoen aldeko maindirea. LUIS JAUREGIALTZO / ARP.
2011ko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehen manifestariak Casillara gerturatzearekin batera presoen ikurrak ere nonahi ikusten hasi ziren. Presoak etxera zioten itsasgarriak, Etxerat-en zapiak eta presoen eta senideen aldeko diru bilketa egiteko zorroak ere pasa zituzten. Bai manifestazioa hasterako, bai manifestazioan, euskal presoak etxera izan zen lelorik oihukatuena. Hainbat solidario ere ikusi ziren, goitik behera plastiko zuriz jantziak eta aurpegia maskara zuri batekin jarrita euskal presoen alde egiten. Eta manifestazioa Plaza Biribilera iristerako, bi pankarta zeuden zain. Iparra galdu baik, preso guztiak etxea zioten pankartek, eta txalo zaparrada artean hartu zituzten manifestariek haien aurretik pasatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.