Dezelerazio ekonomikoa eten egin da apirilean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Industriak eta zerbitzuek lehen hiruhilekoan izandako bilakaera onari esker, Ekonomiaren Termometroaren emaitza 1,2 puntu hobetu da apirilean, 103,3 puntutik 104 puntura igota. Eusko Jaurlaritzak uste du neurgailu horrek erakusten duela 2018ko hazkunde ekonomikoaren motelaldia eten egin dela apirilean. Edonola ere, iazko apirileko datua baino ia 23 puntu apalagoa da emaitza. Termometroak hiru egoera ekonomiko bereizten ditu: beherapena (50 puntutik behera), hazkunde arina (50-100) eta hazkunde sendoa (100dik gora).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.