EBZ neurri sorta bat prestatzen ari da, irailaren 12ko bileran aurkezteko
FRANKFURT.EBZ Europako Banku Zentraleko kideak uste baino kezkatuago daude ekonomiaren egoerarekin. Atzo zabaldutako uztaileko bileraren aktan agertzen denez, ados daude ekonomiari bultzada bat emateko neurri sorta bat aurkeztu behar dutela irailaren 12ko hurrengo bileran. Gainera, inflazio helburua aldatzeko aukera aztertu zuten bilera horretan —orain «%2 azpitik baina gertu» da xedea—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu