Frantziako Justizia ministroaren kabineteko kidea izateari utzi dio Davok
PARIS. Aurrerantzean, Helene Davo ez da izanen Frantziako Justizia ministro Nicole Belloubeten kabineteko kidea. Le Monde egunkariak iragarri zuen zenbait kidek utzi eginen zutela Justizia Ministerioa, eta, orain, Mediabask-ek baieztatu du Davo horietako bat dela. Euskal presoen auzia bideratzeko Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin biltzeko ardura izan du Davok; ordutik, 27 euskal preso hurbildu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu