Maiak debekatu egin du txupinazoan ikurrinak zabaltzea Udaletxe plazan
IRUÑEA.Udaletxe plazan ikurrinak saiheste aldera Sanferminetako txupinazoan, Enrique Maia Iruñeko alkateak (Navarra Suma) bando bat onartu berri du. Idatzian dio ezingo dela zabaldu «parte hartzaile ugari estaltzeko adinako tamaina handia duten bandera edo oihalik». Maia alkatearen aginduaren arabera, halakoak zabaltzeak «saihestu beharreko masen mugimenduak» eragin ditzake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu