Gometeguik 30 langile kontratatuko ditu

2021eko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
LAUDIO. Sei milioi euroko inbertsio bat eta 30 langileren kontratazioa iragarri du Gometegui Industrial enpresak. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak enpresan lantegia bisitatu zuen atzo, Laudion (Araba), eta hark eman du inbertsioaren berri.

Duela 40 urte baino gehiago sortutako enpresa da Gometegui Industrial, eta osagai metalikoak egiten ditu industria astunerako eta energia sektorerako. Kinka zailean izan berri da enpresa, eta, 2018ko urrian, hartzekodunen konkurtso baten ondoren, Diego Sanchez Moreno enpresaburuak erosi zuen, eta merkatu gehiagotara zabaltzeko estrategia abian jarri.

Horri esker, sektore eolikoko, hidroelektrikoko eta meatzaritzako nazioarteko bezero handien kontratu ugari lortu ditu. Horiek egiteko, hamar langile finko hartu ditu azken hilabeteetan, eta aldi baterako beste 28.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.