Euroguneko inflazioa %10,1era jaitsi zen azaroan

2022ko abenduaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. Hamazazpi hilabeteko etengabeko igoeraren ondoren, Euroguneko inflazio tasak behera egin zuen azaroan. Urriko %10,6ko tasatik %10,1era jaitsi zen; hala ere, Eurostatek aste hasieran aurreraturikoa baino hamarreko bat gutxiago da. Europako Batasuneko herrialde guztiak kontuan hartuz gero, inflazioa %11,1ekoa izan zen. Eremu geografiko horretan ere behera egin zuen, urriko datua %11,5ekoa izan baitzen.

Europako Banku Zentralak inflazioa jaisteko harturiko neurriak eragina izaten hasi direla dirudi. Eurostatek merkatu ezberdinetako prezioen bilakaera aztertu du, eta ia guztietan jaitsi dira. Energiarenean, esaterako, prezioen igoera %34,9koa izan zen azaroan, urrikoa baino sei puntu eta erdi txikiagoa. Elikagaien garestitzea ere apaldu egin zen: %15,5etik %13,8ra. Europako Batasuneko herrialdeen inflazioari erreparatuz, Hungariak du altuena (%23,1); baxuena, berriz, Espainiak (%6,7).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.