Ertzaintza Voxen ekitaldian protestan ari zirenei oldartu zaie

Iturgaizek PSE-EE eta EAJ kritikatu ditu, «Jaurlaritzako koalizioa errepikatu nahi dutelako besaulkiak banatzeko»

Protestak, atzo. MIGUEL TOÑA / EFE.
2020ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. Atzo arratsaldean ekitaldi bat egin zuen Voxek Bilboko San Frantzisko auzoan. Bertan izan zen Javier Ortega Smith Voxeko idazkari nagusia, eta mugimendu antifaxistak protestak egin zituen inguruan. Ertzaintza horien aurka oldartu zen, eta Sare Antifaxitak sare sozialen bidez kritikatu zuen gertatutakoa. Atzokoa ez zen izan Voxek Euskal Herrian antolatutako ekitaldi bakarra. Ostegunean, Gasteizen izan zen Santiago Abascal Voxeko buruap.

Kanpaina hasteko astebete eskas falta dela, Carlos Iturgaiz PP+Ciudadanos koalizioaren lehendakarigaiagogor mintzatu da PSE-EEren eta EAJren aurka. Ziurtatu du bi alderdi horiek Eusko Jaurlaritzako koalizioa errepikatu nahi dutela, «besaulkiak eta txiringito ofizialak banatzeko». Orain arte egindako kudeaketa ere kritikatu du: «Ikusi besterik ez dago Zaldibar, ustelkeria kasuak, De Miguel, Montai eta Osakidetza» Bere koalizioak, berriz, beste asmo batzuk dituela dio Iturgaizek: «Guztientzako herri bat egitea: sozialistentzat, komunistentzat, abertzaleentzat, jeltzaleentzat eta konstituzionalistentzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.