BILBO.Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kimika industriako patronalak —Confebask, Cebek, SEA, Adegi eta Bizkaiko Kimika Enpresen Elkartea— bilera batera daude deituta irailaren 26an, LHK Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko bulegoan. ELA, LAB, CCOO eta UGT ados jarri dira bilerara deitzeko, nahi dutelako mahaia osatu kimika industriaren alorrean EAE mailako itun bat negoziatzeko.
Hitzarmen berriak 17.000 langileri eragingo lieke, zeintzuen lan baldintzak orain estatuko itunean dituzten jasoak. Espainian negoziatutako itunaren «baldintza prekarioak» aipatu ditu ELAk, azaltzeko badela «garaia Euskal Herrian baldintzak hobeak negoziatzeko».
Nafarroan, aldiz, sindikatuak oraindik ez dira ados jarri patronala bilerara deitu eta lurraldeko hitzarmena negoziatzen hasteko. «Ulertezina da Nafarroan kimikan lan egiten duten 6.600 langileek ez izatea aukerarik beren baldintzak duintzeko bideari ekiteko».
Kimika industrian EAEko ituna nahi dute sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu