Txinak ukatu egin du milioi bat uigur atxilotuta dauzkala

2018ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
PEKIN. Txinak ukatu egin du uigurrak berriz hezteko zentro sekretuak izatea. Nazio Batuen Erakundeko Arraza BazterketaEzabatzeko Batzordeak aurreko ostiralean jakinarazi zuen gutxienez milioi bat uigur dituztela atxilotuak doktrinatzeko zentroetan, «epaiketarik gabe, torturatuta eta betirako itxita». NBEk «txosten sinesgarriak eta ugariak» dituela zehaztu zuen. UigurrakXinjiang eskualdean bizi dira —hamabi milioi dira—, eta musulmanak dira. Txinako Giza Eskubideen Ekintzaileak taldearen arabera, iaz herrialdean atxilotutako lagunen %21 uigurrak ziren.

Txinako agintariek, baina, baztertu egin dute uigurrak atxilotze zentroetan izatea. Hu Lianhe Txinako Alderdi Komunistako Lan Departamentuko zuzendari nagusiaren hitzetan, «gezur hutsa» da hori, nahiz eta zehaztu duen «kanpaina berezi bat» egiten ari direla «muturreko terrorismoari»aurre egiteko: «Gobernuak inoiz ez du lotu terrorismoa erlijioarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.