'Halston'

Roy Halston moda diseinatzaile ospetsuaren bizitza, bost ataletan. BERRIA.
2021eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Sortzailea: Ryan Murphy. Aktoreak: Ewan McGregor, Krysta Rodriguez, Rory Culkin, Rebecca Dayan, David Pittu. Herrialdea: AEB. Urtea: 2021. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: Drama.

Ezustean iragarri zuen Netflixek udaberriko bere apustu nagusia: 1970eko hamarkadako moda definitu zuen Roy Halston diseinatzaile estatubatuarraren inguruko lan biografikoa. Luxuz, sexuz eta ospez beteriko haren bizitza bildu du bost ataleko telesail labur honetan. American Horror Story saioko Ryan Murphyk da sortzailea eta Ewan McGregor aktore entzutetsua protagonista, Halstonen rolean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.