Sortzailea: Nick Santora. Aktoreak: Arnold Schwarzenegger, Monica Barbaro, Adam Pally, Dustin Milligan, Jay Baruchel. Herrialdea: AEB. Urtea: 2023. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: Akzioa. Thrillerra.
Arnold Schwarzeneggerrek CIAko agente beterano baten rola jokatu du The Sopranos, Law & Order eta Prison Break telesailetako gidoigile Nick Santoraren lan berrian. Erretiroa hartzeko atarian, bere alaba ere agente sekretu gisa dabilela jakin, eta azken misio bat martxan jarriko du. Hollywoodeko izarrak telesail formatuan egin duen hezur-haragizko lehen proiektua da.
'Fubar'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu