LABek greba orokorra egiteko eskatu du berriro

LABen mobilizazioa, atzo. BERRIA.
2021eko irailaren 30a
00:00
Entzun
BILBO. LAB sindikatuak, bere Programa Sozioekonomikoaren aurkezpenaren ondoren, manifestazioa egin zuen atzo, Bilbon, enpleguaren, zaintza lanen eta ondasunaren banaketaren alde. Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren eta Iberdrola dorrearen artean egin zuen martxa sindikatu abertzaleak, eta, amaiera ekitaldian, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak hartu zuen hitza Hego Euskal Herrian greba orokor bat egiteko dagoen aukerari erreparatzeko. «Euskal Herritik eta Euskal Herrirako Greba Orokorra» egiteko garaia dela azpimarratu zuen: «Posible egin dezagun Euskal Herrian Madrilen posible ez dena. Euskal Herrian borroka gaitezen, Jaurlaritza eta Confebask, Nafarroako Gobernua eta CEN estu hartzeko eta langileen aldeko erabaki eta politika publikoak garatzeko».

Izan ere, Aranbururen ustez, «ziklo mobilizatzaile berri bat» irekitzeko arrazoiak badira, «sobera» gainera. Lanuzte orokorra urtea amaitu aurretik egin nahi du LABek, eta ELAren erantzunaren zain dago. Bitartean, Aranburuk ez du gehiago itxaron nahi. «Greba Madrilera begira, bai, baina greba, batez ere, Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat», esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.