PILOTA. Gaurtik larunbatera bitartean jokatuko dute Bilboko Aste Nagusiko torneoa. Hiru egunetan izango dira partidak. Gaur, lehen finalerdia jokatuko dute Miribillan (18:00): Unai Laso eta Jon Mariezkurrena, Mikel Urrutikoetxearen eta Jon Ander Albisuren aurka.
Bihar, ordu berean, bigarren finalerdia jokatuko dute: Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak Danel Elezkanorekin eta Jose Javier Zabaletarekin neurtuko dituzte indarrak. Hasieran, Jokin Altunak jokatu behar zuen Martijarekin, baina aurrelari amezketarrak zuntz-haustura txiki bat du eskuin izterreko bizepsean, eta egun batzuk beharko ditu osatzeko. Ezkurdiak ordezkatuko du.
Bi finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute igandean (18:30). Bilboko torneoa amaitu eta hurrengo egunean hasiko da Donostiakoa.
Bilboko Aste Nagusiko torneoa hasiko da gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu