Laboral Kutxak dio kontsumoa «hoztu» egin dela

Bezero bat eta dendari bat. I. URIZ / FOKU.
2022ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
ARRASATE. Iazko susperraldi ekonomikoak eta lan merkatuak erakutsitako datu onek ez dute kontsumitzaileen konfiantza handitu. Aurrera begira, oraindik ere «zuhurtzia eta mesfidantza» dira nagusi, azken hilabeteetako joera inflazionistagatik, bereziki. Horixe ondorioztatu du Laboral Kutxak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontsumitzaileen konfiantzari buruz egindako azterketan. Horiek hala, herritarren artean aurrezteko joera nagusitu dela dio, eta datozen hilabeteetan ere «ziur asko» gastuarekin eta inbertsioarekin lotutako erabakiak atzeratuko dituztela.

Laboral Kutxaren arabera, 2021eko laugarren hiruhilekoan «okertu» egin da herritarrek egoera ekonomikoari buruz duten iritzia, eta negatiboa da oraindik ere (-9). Kontsumitzaileek oro har jarrera «ezkorra» dutela dio (0). Dena den, are ezkorragoa da herrialde hauetan: Espainian(-10) eta Frantzian (-6). Europako Batasunean -7koa da.

Prezioen igoera da kezka handiena eragiten duen faktorea, bereziki energien garestitzea (-64). Etxebizitzen eta autoen gisako erosketa handiak egiteko konfiantza lau puntu okertu da azken hiruhilekoan, eta guztira -21ekoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.