Baterak gogoeta foro bat eginen du instituzioez

Blain eta Bortairu, atzo. BOB EDME.
2019ko irailaren 13a
00:00
Entzun
BAIONA. Batera plataformak foro bat eginen du Ipar Euskal Herriko instituzioez hausnartzeko, Nikolas Blain eta Jakes Bortairu kideek Baionako prentsaurreko batean azaldu dutenez. Hilaren 21ean izanen da topaketa,Baionako Arte eskolan, Iparraldeko instituzioa: nora joan nahi dugu? izenpean. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte.

Euskal Elkargoak hilabete honetan bere barne antolaketari eta geroari buruzko eztabaida batzuk abiatuko ditu, eta Bateraren helburua gogoeta horri ekarpenak egitea izanen da, «kanpoko esperientziak aztertuz, besteak beste».

Foroko hitzaldi bat Nortasuna eta lurraldetasuna: instituzioen legitimitateaz izanen da, eta Euskal Elkargotik Lurralde Kolektibitatera iristeko eman beharreko pausoak izanen dira eztabaidaren erdigunean. Elkargoko antolaketa hobetu: demokrazia parte hartze gehiago izanen da beste gai bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.