Segregazioan ardura izatea ukatu dute ikastolek

2019ko abenduaren 11
00:00
Entzun
GASTEIZ.Arabako Errioxako ikastoletako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariek agerraldia egin zuten atzo, eskola segregazioaren harira, «Oiongo San Bizente ikastolaren aurka abiatu den kanpaina» salatzeko.

Zehazki, atzerritar jatorriko ikasleak ez hartzea leporatzen dietela azaldu zuten: «Ikastolaren aurkako kanpaina abiatu dute, euren umeak etorri berriekin nahastu nahi ez dituzten gurasoen babesleku bilakatu omen garelako». Ikastolek hori gezurtatu zuten, matrikulazio epetik kanpo etorritako ikasleen banaketaren ardura Arabako Eskolatze Batzordearena dela azpimarratuta: «Era desorekatuan egiten du egiteko hori, eta, gainera, ikasle asko A eta B ereduetara bideratzen ditu». Atzerritar jatorriko ikasleak hartzeko prest azaldu ziren: «Nahi eta behar ditugu». Irtenbidea posible dela gaineratu zuten, besteak beste, matrikulazio irizpideak aldatuta eta ikastetxe guztietan murgiltze eredua ezarrita, «atzerritar jatorriko ikasleak euskaraz gizarteratzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.