Sopelak hartuko du 2021eko Ibilaldia, maiatzaren 30ean

2021eko Ibilaldiaren aurkezpen prentsaurrekoa, atzo, Bilbon. M.RAMIREZ / FOKU.
2020ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
BILBO.Bizkaiko ikastolen aldeko festa Sopelan egingo dute 2021ean. Antolatzaileek atzo iragarri zuten hasiak direla datorren urteko Ibilaldia antolatzen. Pandemia garaian Ibilaldiaren balioak azaleratzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela iritzi diote, eta horregatik antolatuko dute jaia. 2021eko maiatzaren 30ean egingo dute Ibilaldia, ikasturte osoan zehar Uribe Kostan izango diren egitasmoei amaiera emateko. Sopelako Ander Deuna ikastola eta Leioako Betiko ikastola arduratuko dira datorren urteko jaia prestatzeaz. Jakinarazi dutenez, Kalakalata! leloa izango du 2021eko Ibilaldiaren jaiak, «barru-barruraino busti izanaren» sentsazioa azalarazteko.

Hainbat erronkari heldu nahi diote Ibilaldiarekin; besteak beste, ikastolen eredua indartu, herriko elkarte eta erakundeekiko harremanak sakondu eta bi zentro horietako eraikinak berritu eta egokitu nahi dituzte. Euskarari eta euskal kulturari ere bultzada eman nahi diete, jarduera ezberdinekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.