Aurrerapausorik ez Bizkaiko metalgintzan

Langileen protesta bat. M.R. / FOKU.
2022ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko metalgintzako sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT) hiru greba egun egin dituzte ekainean eta uztailean, baina aldeek ez dute aurrerapausorik eman atzoko bileran. «FVEMek ez du eduki berririk ekarri. Soldata igotzeko proposamenak oso apalak dira, eta oraindik ere elementu atzerakoiak sartu nahi ditu malgutasunaren arloan», azaldu dute sindikatuek.

Horregatik, jakinarazi dute oporretatik bueltan greba gehiago egiteko asmoa dutela. Negoziazio mahaian, irailaren 13an izango da hurrengo bilera. «Ikusiko dugu FVEMek jarrera aldatzen ote duen, baina ezin gara oso baikor izan», diote sindikatuek. «FVEMek aukerak alferrik galtzea erabakitzen badu, sindikatuok argi daukagu sektoreko borrokak jarraitu egin behar duela. Patronalaren harropuzkeria ikusita, prest gaude mobilizatzeko eta sektorea berriro aktibatzeko irailetik aurrera». Uste dute patronalak ez duela ulertzen aberastasuna langileen artean ere banatu behar dela; «KPIaren kostua guk ordaindu behar dugula pentsatzen badute, erantzuna oso argia izango da: ekoizpena geldituko dugu, eta kaleak beteko ditugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.