Sortzaileak: Hwang Dong-hyuk. Aktoreak: Lee Jung-jae, Park Hae-soo, Jung Ho-yeon, Oh Yeong-su, Heo Sung-tae. Herrialdea: Hego Korea. Urtea: 2021. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Thrillerra.
Telesailen denboraldi berriko izenik sonatuenetako bat bilakatu da Netflixek munduratu duen ekoizpen hegokorear hau. Denen ahotan dago txipiroiaren jokoa, arazo ekonomikoak dituzten ehunka pertsona modu bortitzean aurrez aurre jartzen dituen lehiaketa. Battle Royale da istorioaren erreferentzietako bat, eta gozamena eragingo du generozko kontakizunen zaleen artean.
'Squid Game'

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu