Gehiengo sindikala Sareren Izan Bidea egitasmora batu da

Sindikatuak ere «elkarbizitzarako, bakerako eta presoen etxerako bidearen parte» direla azpimarratu dute

Sindikatuek eta Sarek atzo Donostian eginiko agerraldia. GORKA RUBIO / FOKU.
2021eko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gehiengo sindikalak bat egin du Sareren Izan Bidea egitasmoarekin, «herriz herri garatzen ari den dinamika lantokietara eramateko» asmoz. Donostian eginiko agerraldian, sindikatuetako ordezkariek gogorarazi zuten haiek ere denbora daramatela «espetxe politika aldatzearen beharra aldarrikatzen», eta adierazi zuten presoen urruntzea eta gradu progresioaren blokeoa amaitzeko lanean jarraituko dutela. Lantokietatik egin ditzaketen ekarpenak aztertzeko, Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak eta CAF-eko kide batek hitzaldi bat egingo dute maiatzaren 29an, 11:00etan, Beasaingo Amiantoaren plazan. Era berean, maiatzaren 4an manifestazio bat egingo dute Donostian, 11:30ean, Saguesetik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.