DONOSTIA. Miramar jauregian elkartu ziren atzo Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Gizarte Ekonomiako Enpresen Nafarroako Elkartea eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiba, eta lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, «kooperatibismoaren garapena bultzatzeko», eta Hego Euskal Herriko erakunde publikoekin elkarrizketa indartzeko konpromisoa hartzeko. Haien esanetan, «lankidetza» da egungo erronkei aurre egiteko modu bakarra.
Euskadiko eta Nafarroako Enpresa Kooperatiboen lehen foroa izan zen sinaduraren testuingurua, eta gizartean «laguntzea» dute helburu, hala nola kalitatezko enplegu iraunkorra sortzen, lurralde kohesioa eta gizarte berdintasuna lortzen, eta eredu ekonomiko iraunkor, berritzaile eta abangoardiakoa garatzen.
2.100 kooperatiba enpresa hartzen dituzte hiru erakundeek. Enpleguari dagokionez, guztira 75.000 langile dituztela diote, eta urtean 13.100 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte.
Hegoaldeko kooperatibek lankidetza indartuko dute
Hego Euskal Herriko 2.100 kooperatibak baino gehiagok sinatu dute hitzarmena, «kooperatibismoa» bultzatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu