Sortzailea: Gjermund Eriksen. Aktoreak: Ine Marie Willmann, Nina Kunzendorf, Pal Sverre Hagen, Preben Hodneland, Cecilie A. Mosli. Herrialdea: Norvegia. Urtea: 2021. Non ikusi: Filmin. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: thrillerra.
Eskuin muturra erakunde publikoetan izaten ari den gorakada da telesail horren ardatz nagusia. Alemaniako hauteskundeen atarian, bi polizia agente talde erradikal batean infiltratuko dira, eta horko kideekin batera egingo dute bidaia, Norvegiako fiordoetatik Berlinera. Kontakizunak lotura estua du aktualitatearekin, eta adimen handiz uztartu ditu errealitatea eta fikzioa.
'Furia'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu