Sortzailea: Elgin James. Aktoreak:J. D. Pardo, Clayton Cardenas, Sarah Bolger, Michael Irby, Carla Baratta. Herrialdea: AEB. Urtea: 2023. Non ikusi: HBO Max. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Drama. Krimena.
Sons of Anarchy telesail ezagunaren unibertsoan jorraturiko istorio paralelo hau bosgarren eta azken denboraldira heldu da. AEBen eta Mexikoren arteko mugan, Mayans klubeko Ezekiel EZ Reyes protagonista duen istorioaren agurreko atalak inoizko odoltsuenak izango dira. Kluba, familia eta hautsitako harremanak ditu ardatz. Lau urte dira Kurt Sutter sortzailea proiektutik kaleratu zutela.
'Mayans M.C.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu