WASHINGTON. Ohikoa bihurtzen ari da AEBetako administrazioa ixteko arriskua, zor publikoa baimendutako gehienezko kopurua haustear dagoelako. Duela bi hilabete geratu zen azken aldiz, eta, azken uneko akordio baten bitartez eragotzi zuten arren, udazkenean berriro gerta daiteke, demokratak eta errepublikanoak ez badira gastu publikoaren arlo batzuei buruz ados jartzen.
Arazo horrek ondorioak izan ditzake AEBek beren burua finantzatzeko duten gaitasunean eta prezioan. Izan ere, Fitch rating agentziak erabaki du mailaz jaistea AEBen epe luzeko zorra: gehienezko kalifikaziotik (AAA), bigarrenera (AA+). «Zor mugari buruzko norgehiagoka politikoek eta azken uneko konponketek zorraren kudeaketari buruzko konfiantza higatu dute», nabarmendu du Fitchek.
Fitchek AEBetako zorraren 'rating'-a jaitsi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu