Bi langile hil dira, eta sei dira jada hilak urtea hasi denetik

Gestamp enpresako langile bat hil da auto istripuz, etxera zihoala, eta Lantarongo Braseli-n beste bat

2020ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
BILBO. Gestamp enpresako 25 urteko gazte bat hil zen atzo, goizean, auto istripu batean, Igorren (Bizkaia), Zornotzako (Bizkaia) bere etxera zihoala, Gasteizko Mercedesen jarduna bukatu ondoren. Miranda Ebron (Burgos, Espainia) beste behargin bat hil zen, Lantarongo (Araba) Braseli Tubos y Accesoriosen ari zela kolpe handi bat hartu ondoren. Mirandako mutualitatean artatzen ari zirela hil zen, istripua izan eta ordu batzuetara.

LABek azaldu zuenez, bi heriotza horien aurretik, 2020. urtea hasi denetik, beste lau lagun hil dira lanean ari zirela. Honako hauek dira: Gasteizen aldamiotik jausitako behargin bat; Jutsin (Nafarroa Beherea) fardo batek zapalduta hildako laborari bat; abenduaren 28an Bilbon in itinere istripu batean larri zauritu eta urtarrilaren 4an hildakoa; eta, azkenik, larunbatean Bilboko El Corte Inglesen lanean ari zela ondoezik sentitu ondoren hildako 47 urteko langile bat; horri buruz azalpenak eman ditu LABek: «Istripu hori lan karga handiko tarte batean gertatu zen. Lankideek larrialdietara joateko eskatu zioten, baina lan karga zela-eta bertan geratzea erabaki zuen». LABen arabera, «lan istripu guztien atzean erritmo azkarrak daude, presioak... eta, hainbatean, heriotzak eragiten dituzte. Kasu zehatz horretan, oso agerikoa izan da ondorio hori: luzatutako lanaldi batean gertatu da istripua, lan zentroa jada itxita zegoela; denda prestatu behar zuten hurrengo egunerako, merkealdirako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.