Narvaez epailea ezesteko eskatu du Otegiren defentsak
MADRIL. Arnaldo Otegi Bateragune auziko presoaren defentsak eskatu du auzitik kanpo uzteko Antonio Narvaez Konstituzionaleko magistratua, «zuzenean edo zeharka» parte hartu duelako auzian. Zehazki, azpimarratu du Goreneko fiskala zenean Sortu legez kanpo uzteko eskatu zuela eta, horretarako, Bateragune auziarekin loturiko erreferentziak erabili zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu