Vox-en mitinean «modu egokian» aritu zen Ertzaintza
BILBO. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak adierazi duenez, apirilaren 13an Vox-ek Bilbon emandako mitinean izandako liskarretan Ertzaintza «modu egokian» aritu zen ; «proportzioan». Kargatu egin zuten ertzainek, eta foam bala batek masailezurra hautsi zion neska bati. Ikerketa «berehala» abiatu zutela esan zuen, eta emaitzen zain daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu