Aske da Joseba Vizan, estradizio eskea baztertuta

2018ko otsailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
RIO DE JANEIRO. Joseba Vizan estraditatzeko Espainiako Justiziak eginiko eskaera baztertu zuen atzo Rio de Janeiroko Auzitegiak. Auzia preskribatuta dagoelakoan, epaileek libre utzi zuten. 1991. urtean irten zen Euskal Herritik. 2013an atxilotu zuten, Brasilen, baina eten egin zuten estradizio eskaera. 2017an atxilotu zuten berriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.