Label zehatzagoak onartu ditu Errioxa sor-markak
LOGROÑO. Bere eskualdeei eta herriei gehiago bereiztea baimendu ondoren, labeletan aldaketa gehiago onartu ditu Errioxa sor-markak. Horrela, mahasti zaharretako ardoak eta 550 metrotik gorako garaierako mahastietakoak nabarmendu ahal izango dira. Ardo txuri eta gorrietan, ondutako ardoa upelean 18 hilabetez egondakoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu