Kenya bozen emaitzen zain da, protesta, hildako eta genozidio akusazio artean
NAIROBI. Presidentetzarako bozak egin zituzten herenegun Kenyan, eta tentsioa handitu zen atzo. Emaitza ofizialen zain zeudela, bi lagun hil zituzten protestetan, eta oposizioak genozidioa leporatu dio gobernuari. Oposizioko NASA alderdiak boikota egin die bozei, abstentziora deituta. Parte hartzea %40ra ez dela iritsi aurreikusi dute, eta behin-behineko emaitzek Uhuru Kenyatta presidentea jo dute irabazletzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu