Hego Sudango oposizioko burua Jubara itzuli da, presidenteorde kargua hartzera

2016ko apirilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
JUBA. Iazko abuztuan Hego Sudango Gobernuak eta oposizioak sinatutako akordioa gauzatu egin da, Riek Machar oposizioko burua herrialdera bueltatu baita. 2013an etnien artean piztutako gatazka armatuaren ondotik, Machar erbestean egon da. Atzo, Jubara itzuli zen, eta presidenteorde kargua sinatu zuen. «Beharrezkoa da herrialde osoan su-etena indarrean jarri eta desplazatuak bueltatzea», esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.