Hamar epaitu; lau ETAko buruzagitzat jo dituzte

2013ko otsailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamar lagun epaituko dituzte lau astez Parisko Auzitegian: Garikoitz Aspiazu, Aitzol Iriondo, Jurdan Martitegi, Mikel Carrera, Oihan Barandalla, Alaitz Aramendi, Ande Mujika, Luis Ignacio Iruretagoiena, Aitzol Etxaburu eta Itziar Plaza. Lehen laurak ETAko buruzagitzat jo dituzte poliziek azken urteetan. Erakunde armatuaren ildorik gogorreneko kideak direla zabaldu izan dute, gainera. ETAk jardun armatua uztearekin ez zeudela ados ere esan izan dute. Polizien mezu horien eraginez, indar berezia hartu du atzoko adierazpenak.

2007an Landetan Orioko familia bat bahitu eta haien furgoneta atentatu bat egiten saiatzeko erabiltzea leporatzen diete akusatuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.