Atxilotze guneetan sartzeko eskumena duen erakundea

2013ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CPT Torturen Prebentziorako Europako Batzordeak bisitak egiten ditu atxilotze guneetara, atxilotutako pertsonek jasotzen duten tratua baloratzeko. Leku horien artean daude espetxeak, adin gabeentzako zentroak, polizia etxeak eta ospitale psikiatrikoak, besteak beste. Erakundeak eskubidea du gune horietan mugarik gabe sartzeko eta horien barnean nahi adina egoteko. Presoekin hitz egin dezake, lekukorik gabe, baita informazioa eman diezaiekeen edonorekin ere. Horren ostean, estatuei txosten bat helarazten die ondorio eta gomendioekin; eta ondoren, estatuek txostenaren harira erantzun bat eman behar izaten diote erakundeari. Sei urtean behin egiten du txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.