Gernikako Estatutuaren urteurrena ospatzea «garai zaharren isla» da, Aralarren iritzian. Alderdiak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, urteurren hori baliatu behar da «garaiz kanpo ditugun estatutuen inguruan benetako hausnarketa egiteko». XXI. mendera jauzi egin behar dela uste dute Aralarreko kideek, «bai erakunde mailan eta bai herri mailan». Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dute akordio politikoa erdiestea, erabaki ahalmena jasoaz. Indarrean dauden legediak eta arauak aldatzeko, «herritarren erabakia» izan behar da oinarrian, alderdi abertzalearen ustez: «Bada garaia herritarrak protagonista bilakatzeko», dio. Hala, galdetzeko eskumena eskuratu behar dela dio, Euskal Herriaren nazio izaera onartu behar dela eta estatutuak berregituratu behar direla.
Aralarrek argi dauka «gizartearen isla izango den ahalik eta akordio politiko zabalena» lortzea izango dela lehentasuna. Horretarako, alderdien arteko elkarrizketa abian jarri behar dela azpimarratu du, eta hori «egungo errealitatetik abiatuta» egin behar dela.
Aralarren ustez, «garai zaharren isla» da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu