Lopez: «Ez da negoziazio politikorik egongo»
«Euskal gatazkaren inguruan ez da inolako negoziazio politikorik egongo», ziurtatu du Patxi Lopez lehendakariak. ETAk elkarrizketarako ordezkaritza bat izendatuta negoziazio politikoari ateak zabaldu nahi dizkiola deitoratu du Lopezek: «Ez da halakorik egongo». Cebek Bizkaiko enpresaburuen elkartearen batzar orokorrera sartu aurretik egin ditu adierazpenok lehendakariak, kazetariek galdetuta. Haren ustez, erakunde armatuak kaleratu duen agiria «propaganda ekintza hutsa» da. «Ez du zentzurik jardun terrorista betiko utzi duela dioen erakunde batek existitzen jarraitzeak», gaineratu du. Desegiteko eta presoak «estu hartzeari» uztekoeskatu dio Lopezek ETAri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu