Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

ETArekin negoziatzea baztertu egin du Aznarrek

2011ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburu ohiak, ETArekin ez negoziatzeko deia luzatu, eta presoek zigorrak osorik betetzea eskatu du. «ETA garaitua izan da, beraz, zer negoziatu behar da garaitua izan denarekin?», adierazi du Madrilen egindako ekitaldi batean. Era berean, Alderdien Legeak indarrean jarraitu behar duela adierazi du, eta Batasunak «ilegalizatuta jarraitu» beharko lukeela. Bildu eta Amaiur koalizioen inguruan ordea, ez du ezer adierazi. UPD alderdiak, bestalde, ETAren amaiera «garaitu eta garaileekin» izango dela azpimarratu du. Haien ustez, indarkeria alboratzeko hartutako erabakia «Espainiako bi alderdi nagusietan gaizki ulertu da, ETAk zaintzen jarraituko baitu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.