Raxoi eta Zapatero gaur bilduko dira Moncloan

2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea eta Mariano Raxoi hurrengo gobernuburua gaur batzartuko dira Moncloan, 12:30ean. Raxoi Espainiako Gobernuko presidente hautatzeko inbestidura saioa baino bi egun lehenago egingo dute bilera, hortaz.Hasiera batean, Europako Kontseiluak pasa den astean izandako bilera baino lehen batzartu behar ziren bi agintariak, baina agenda kontuak zirela-eta, gaur arte atzeratzea erabaki zuten. Gaurko topaketan, boterearen eskualdatzea amaitutzat emango dutela jakinarazi dute Espainiako Gobernuko iturriek. Azaroaren 20ko bozak egin zirenetik, bigarren aldia da Zapatero eta Raxoik bilera ofiziala egiten dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.