ETAk hildakoak omendu ditu Eusko Legebiltzarrak

2011ko urriaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETAk iragarritako jardun armatuaren amaieraren karira, talde armatuak eragindako biktimak omendu zituen atzo Eusko Legebiltzarrak. Ordezkaritza duten alderdi guztiek hartu zuten parte omenaldian. Legebiltzarraren kanpoaldean dagoen ETAren biktimen oroimenezko gunean egin zuten omenaldia, eta lore eskaintza egin zuten legebiltzarkideek. Eusko Alkartasunako legebiltzarkide Juanjo Agirrazabalak, dena den, ohar bat bidali zuen azaltzeko lore eskaintzan parte hartu bazuen ere Eusko Legebiltzarrak «hanka-sartze handia» egingo lukeela biktimen artean bereizketak egingo balitu, «aldi politiko honetan guztiak berdin tratatzea gakoa baita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.