Ines del Rio, Europako Auzitegiaren epaiaren zain
Auzitegi Konstituzionalak ate guztiakitxi ondoren, Espainiako auzitegietako bidea amaitu zaie abokatuei. Ez dutela etsiko jakinarazi dute, halere. Europako Auzitegira joko dutela, eta Nazio Batuen Erakundera ere bai. Ez da 197/2006 doktrinaren ezarpenari helegitea jartzeko nazioartera jo duten lehen aldia. Ines del Rio presoak babesa eskatua du Europako Giza Eskubideen Auzitegian, eta epaiaren zain dago. Espainiako Auzitegi Gorenak doktrina ezarri zionean, babes helegitea aurkeztu zuen bere defentsak Auzitegi Konstituzionalean. Horrek, ordea, kexua ez zuen tramiterako onartu ere egin. Estrasburgora jo zuen presoak, eta espero da aurten hartuko dela han erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu