Sakabanaketaren amaiera eskatu du legebiltzarrak

Laura Mintegi, atzo. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
2013ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Berriro egin zuten atzo euskal presoen sakabanaketaren aurkako testu baten bozketa Eusko Legebiltzarrean, iragan astean PSE-EEko legebiltzarkide Blanca Roncalek, nahi gabe, adierazpenaren aldeko botoa eman eta gero. Adierazpenak, ordea, berriro egin zuen aurrera, Laura Mintegi EH Bilduko eledunak alde bozkatuta. EH Bilduko gainerako legebiltzarkideak abstenitu egin ziren, jeltzaleen testuak «gabeziak» dituela argudiatuta, baina Mintegik azaldu zuen testua onartzea ahalbidetu duela bakearekin eta normalizazioarekin koalizioak duen «konpromisoaren erakusgarri». Iragan asteko bozketan, EH Bilduko 21 legebiltzarkideak abstenitu ziren testu horren bozketan. Atzo, berriz, adierazpenak EAJren aldeko 27 botoizan zituen eta PSE, PP eta UPDren kontrako 27. Berdinketa hautsi zuen Mintegik. Bere botoa «gatazkaren eta espetxe politikaren konponbidean aurrera egiteko urratsa» zela azaldu zuen. Onartutako testuak espetxe politika aro berrira «egokitzeko», eta «salbuespenezko neurriak» amaitzeko eskatzen du, tartean, euskal presoen sakabanaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.