«ETAk ekintza terroristei ekin dien frogarik ez dago»

2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak berretsi egin zuen atzo herenegun Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak esandakoa, eta, Espainiako Barne Ministerioak ez bezala, ETAk «ekintza terroristei» berrekin dien edo berrekiteko asmoa duen frogarik ez dagoela esan zuen. Idoia Mendia Justizia sailburu eta Jaurlaritzako bozeramaileak hartu zuen hitza atzo. «Eusko Jaurlaritzak ez du uste froga nahikorik dagoenik esateko ETAk ekintza terroristei berrekin diela», esan zuen Mendiak. Herenegun, Aresek adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak dituen datu guztien arabera ETAk «ekinbide terrorista oro» albo batera utzi dituela. Era berean, esan zuen talde armatua ez dabilela kide berriak lortu bila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.