2012an aske geratutako presoak omendu dituzte
Askatasun haizea dabil ekitaldiaren karietara, 150 bat pertsona bildu ziren barda Anhauzen (Baxenabarre), eta bertako gela bete. 2012. urtean askatu zituzten euskal preso politikoei ongietorria egin zien ezker abertzaleak antolatutako ekitaldian. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) izenean Pello Sanchezek hartu zuen hitza. Sostengua adierazi zuen prozesuari, eta bukaera arte eramateko deia egin zuen. Ezker abertzalearen izenean, Xabi Larralde eta Anita Lopepe mintzatu ziren. Konponbidea ez dela bururaino eramaten ahal presoen egoera ez bada konpontzen aldarrikatu zuten. Hortaz, iragarri zuten luze gabe ekinaldia bultzatuko duela ezker abertzaleak gaixorik dauden presoak eta baldintzapean libre beharko luketenak libre utz ditzatela galdegiteko. Hitzartzeetan azpimarratu zuten Frantzia eta Espainiari jasanezina zaiela aldaketa estrategikoa. Erosoago zirela lehen. Eta horren seinale dela azkenaldi honetan indartuz ari diren errepresioa. Baina, dena dela, «estatuen harresia botatzeko» herriaren bultzada dela «armarik eraginkorrena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu