Amnistiarik ez dela egongo diote Egibarrek eta Pastorrek
Euskal presoek ez dutela amnistiarik izango azpimarratu dute EAJko Joseba Egibarrek eta PSE-EEko Jose Antonio Pastorrek, EPPK-ko mintzaideek egindako adierazpenei aipamen eginez. Egibarrek esan du amnistiaz hitz egitea «okerra» dela, baina legediaren barruan «erabaki politikoak» har daitezkeela, esaterako, presoak gerturatu. Gainera, uste du presoei aitortu egin behar zaiela «ezker abertzaleak Espainiako legedia errespetatuz egin duen ibilbide politikoa». Pastorren iritziz, berriz, presoek ongi dakite amnistia orokorrik ez dutela izango, eta neurri guztiak «banakakoak» izango direla. Hala ere, adierazi du aukera dagoela espetxe politika «malguagoa» ezartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu