Ezarian. Zientzia

Europeana liburutegi digitala hobeto erabiliz

Ixa taldeak edukiak aberastu ditu hizkuntza teknologien bidez, bilaketak erraztu eta datu gehiago jasotzeko

Amaia Portugal.
2013ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
EHUko Ixa taldeak Europeana liburutegi digital erraldoiaren erabilera hobetzen lagundu du. Liburutegiak 15 milioi ale biltzen ditu, askotariko formatutan. Eduki horiek aberastu egin dituzte hizkuntza teknologien bitartez, erabiltzaileen bilaketak errazteko eta informazio osatuagoa emateko. Europako PATHS proiektuaren barruan egin du lan hori Ixa taldeak. Liburutegi horretan kultura lanak bisitatzeko ibilbide gidatuak eskaintzen dira, besteak beste.

Datorren ikasturtean EHUn emango den Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterrean ere aztertuko dituzte teknologia horiek.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.