Hurbiltze eskari indibidualak onartzeko prest agertu da Frantzia
«Printzipioz, Justizia Ministerioak ez du ezer euskal atxilotuen hurbiltzearen kontra, betiere eskari horiek koadro indibidual baten barruan egiten badira, eta ez koadro koletibo batean». Frantziako Justizia Ministerioko bozeramaile Youssef Badr-en ahotan jarri dituzte Frantziako hedabide batzuek hitz horiek; manifestazio egunaren bezperan esan bide zituen. Ministerioak berak ez du adierazpen ofizialik egin Parisko martxaren ondoren, baina hedabide horiek azaldu dute banakako eskariak aztertzeko prest legokeela gobernua; ez, ordea, eskari kolektibo bati erantzuteko eta euskal presoen izaera politikoa aitortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu