Iñaki Gantzarain, Ekineko kide esanguratsua

2018ko apirilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETA sortu zenean, Iñaki Gantzarain (Bilbo, 1928) Venezuelan zegoen, 1956an aitarengana joanda —frankismotik ihesi zuen—. Ordea, aurrez Ekinen kide esanguratsua izan zuen; hala aitortzen diote han ibiliek. Dena dela, atxiloketak zirela medio, Poliziak «fitxatua» zeukan, eta ez zen batzarretara joaten; «edo ez ninduten eramaten». Asko irakurtzen zuen, eta haren azalpenak aintzat hartzen zituzten. «Ekin ez zen arrazan oinarritzen, hizkuntzan baizik, euskaran». ETAren sorreraren ostean «sufritu» egin zuen Venezuelan. «Haren ideia batzuekin ez nentorren bat, baina sentitzen nuen gurea zela, euskaldunona. Ez ziren terroristak, borrokalariak ziren, eta nik Euskadiren askatasuna nahi nuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.